Hazialdeko Zereal, lekale eta bazka ekologikoak
Agroekologia Nafarroan
Hazialdeko Zereal, lekale eta bazka ekologikoak
Elkarlana
Taldean lan egiteak transformazio zerbitzuetara heltzeko aukera eta kontsumitzailearenganaino iristeko aukera ematen digu, gure produktuen balioa handituz.
Hazialdeko Zereal, lekale eta bazka ekologikoak
Merkaturatze bide laburrak
Hazialdeko
Hazialdekoren misioa ekoizleak balio katean txertatzen dituen eredu bateratua sortzea da. Bide honek, nekazal produktuen balioa handitzen du. Izan ere, neurri handiagoko zerbitzuetara sarbidea errazten du eta kanal laburreko merkaturatzeari esker salmenta harremanak bideratzen dira.
Helburu nagusia nekazaritza ekologikoa bultzatzea da, gizarte, ingurugiro eta ekonomia jasangarriaren ekoizpen eredua goraipatuz, baita etxalde agroekologikoen errentagarritasuna hobetzen laguntzeko ekoizleen artean ezagutza eta esperientzia partekatzea ere. Era berean, gure bezeroekin konfiantzazko erlazio hurbilak sendotzea eta saretze iraunkor eta egonkorra sortzea dugu xede, beren beharrak asetzen dituen produktuak eskainiz.
Norantza goaz?
- Merkaturatze kanal laburrak sendotu eta saretzea.
- Kolektibitateen elikagai ekologikoen eskaria asebetetzea.
- Gizarte, ingurugiro eta ekonomia jasangarria ardatz duen eredua balioan jartzea.