Zerealak

Zerealak

Okintzarako zerealak

Lursailen ezaugarrien arabera sailkatuko ditugu gariak, kalitateak berezi daitezen. Ondoren, uzta garbitu eginen dugu okintzarako beharrezko garbitasun mailara iristeko lote ahalik eta homogeneoenak sortu. Eskaintzeko orduan, gari bakoitzarekin albeogramak egiteko aukera dago, baita zereal lagina bidaltzeko ere okintza frogetarako. 

Gure helburua, okinen sektorearen beharretara hurbiltzea da, bertako eta kalitatezko produktuak oinarri duen nekazari-okin harremana sendotu dadin.

Antzinako gari barietateak eta okintzarako interesgarriak diren bestelako zerealekin lan egiten dugu:

Hobbea

Lurraldeko ogi ekologikoa denontzat hobea da

Hazitik ogirako bidean dihardugun nekazari, errotari eta okinak gara. Agroekologiak batzen gaitu eta elkarlanak eman digun ezagutzaren fruitua da HoBBea; elikadura sistema osasuntsu, justu eta iraunkorrago baten alde erein dugun alea.

Zergatik lurraldeko ogi ekologikoa?

Aipatzen dugun ogia ingurumena errespetatzen duen laborantzatik dator, lurrari lotua eta bertako biodibertsitateaa bizirik mantentzen duena. Nekazariek, errotariek eta okinek dugun jakintzari esker, tokiko ekonomia babesten da, eta, aldi berean, elikadura osasungarria eta nutritiboa eskaintzen zaie kontsumitzaile eta ekoizleei.

HAZI HERRIKOIAK

Gure jakintza kulturala berreskuratuz, lurraldeko biodibertsitatea eta aniztasuna zainduz, nekazarien esku eta gure lurraldeari ongi egokitzen diren haziak dira.

DENONTZAKO OGIA

Kulturarekin errotutako eguneroko elikagaia da ogia eta etxe guztietarako izatea nahi dugu lurraldeko ogi ekologiko hau: eskuragarria, elikagarria eta kalitatezkoa.

ERROTA ARTISAUA

Etxaldean berean dugun harrizko errotan, nekazariok zein okinok, ehotzen dugu irina. Jatorrizko alearen nutrizio propietateak mantentzen dituen artisautza lana da.

NEKAZARITZA EKOLOGIKOA

Lurrari eta bizitzari lotutako nekazaritza da gurea, kimikarik gabekoa eta lurraren emankortasuna hobetuz, ingurumenaren eta pertsonen osasuna indartzen duena.

ORANTZA ETA ARTZIDURA LUZEA

Ama oretik abiatuz egiten dugu ogia, gehigarri eta legami industrialik gabe. Hartzidura luzeek, ogiaren berezko erritmoa errespetatzen dute eta lurrinak agerian uzteaz gain, digerigarritasuna hobetzen dute. Elikatzen gaituzten ogi osasungarriak dira hauek.