Lekaleak
Giza kontsumorako lekaleak
Dilista estra
Pardina barietatea. Bere zapore eta digestibilitateagatik maitatua. Txikia eta arrea, forma mantentzen du egostean. Ontziratze formatu ezberdinak: 1kg, 5kg eta 20kg.
Txitxirio estra
Pedrosillano barietatea. Bere zapore eta digestibilitateagatik maitatua. Txikia eta forma mantentzen du egostean. Ontziratze formatu ezberdinak: 1kg, 5kg eta 20kg.
Non eskuratu gure produktuak
Errigora
Errigorako saskietan lekale ekologikoak eskaintzen dira. Azken urteetan Errigorako komunitateari esker lekaleak ereiteko apustu handia egin da eta urtetik urtera Nafarroako lekaleen azalera handituz doa. Dilista eta txitxirioak lehorrean zein kontserban eskaintzen dira.
- Eskutik Eskura kanpainan urte osorako lekaleen eskaria egin daiteke
- Hazialdeko dilistak eguberrietako Euskarari Puzka saskian: 1kg dilista.
Ekoalde
Nafarroako ekoizle eta eraldatzaile ekologikoen elkarteak banaketa eta logistika zerbitzuaz arduratzen da. Merkaturatze kanal laburrak sortu eta bultzatzea du helburu, sektorea sustatzeko, baita Nafarroako produktu ekologikoak balioan jartzea ere.